XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozelan ere, azpimarragarria iruditzen zaigu, gure datuen arabera behinik behin, genitiboaren birdeklinaketa honetaz genitiboaz berataz batera edo goizago jabetu dela baieztatzea (ikus 3. taula).

3.7. Toki-genitiboa eta nongoa birdeklinaketa

Lekua adierazten duen -ko genitibo-marka geroago agertzen zaigu.

Nolanahi ere, oraingoan ere goizago aurkituko dugu NONGOA egitura NONGO bera baino (ikus 3. taula).

Hona hemen lehen ekoizpenak:

(38) holakue nun?; hori, hor, holakue nun? (2;02;00)

Eta holakoa hitzaren erabilera zalantzagarria izan badaiteke ere, lexiko-arloko ikaspentzat jo baitezakegu, hurrengo hilabetean NONGO zein NONGOA kasu-markak darabiltzala ikus dezakegu:

(39) halako pinturak; ba halako makina bat; hau, barrukue; holakue nun da(g)u? (2;03;09)

Pluralaren lehen erabilera ere une berean ikus dezakegu:

(40) barraketako pailasok ko tenan (2;03;09)

Hemendik aurrera sarritan ikus ditzakegu erabilera biak, hots, singularrez zein pluralez:

(41) hauxe, etxeko erlojue (2;04;11); hemen barruko kotxie; holakuek; ez, hor erdiko gelan (2;05;05); hau da treneko gizona (2;07;05); nik holakuek (2;08;13); ipurdikuek e(g)ingo doguz(ditugu)?; kamioikue (2;09;00); eruango duaz(ditut) barraketako jaira; nunguek?; horkuek; behekue (2;10;12); hau telefonokue da; ta hemenguek nun da(g)uz? (2;10;29); baina hemen erueten zabiezen(zituzten) honek, ikastolakuek eta...; erdikue behar dot (2;11;12); ze dekoz tripetako min asko (3;05;27)

Behin mugagabez ere agertzen zaigu NONGOA kasu-marka.

Hona hemen:

(42) eske ez zara konturatu niri ze koloretakue gustetan jaten(zaidan)? (3;01,28)

Toki-genitiboa, beraz, genitiboa baino beranduago agertzen zaigu haur honi grabaturiko korpusean.

Edozelan ere, aldi-ezberdintasuna hile bikoa baino ez da (ikus 3. taula).

3.8. Soziatiboa edo norekin/nogaz kasua

Bizkaiko ekialdean forma biak erabiltzen dira, nahiz lehena sarriagotan erabili pluralaz, eta bigarrena -az itxuraz ere agertzen zaigun.

Haur honek, gurasoen euskalkiaren eta estandarraren eraginez, kasu-marka biak darabiltza, eta gainera biak agertzen dira batera bere garapenean: